Itxi

Reala

Leganesen

Reala, Superkopako finalerako txartelaren bila, Real Madrilen aurkako finalaurrekoan

EITB MEDIA

Norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera emango du EITBk, ETB1en eta eitb.eus atarian, 19:00etatik aurrera.

  • Realaren ligako azken partidako argazkia

    Realaren ligako azken partidako argazkia

Realak Real Madrilen aurka jokatuko du  Superkopako finalaurrekoetako partida ostegun honetan, Leganesen, 19:00etan hasita. Neurketa zuzenean ikusi ahal izango da EITBn: ETB1en, telebistaz, eta eitb.eus-en, streamingez.

Donostiako taldeak gogotsu ekingo dio hitzorduari, ligako azken jardunaldian Espanyol 4-1 menderatzetik baitator. Nahia Aparicio Realeko jokalariak Leganeseko norgehiagokari begira egindako adierazpenen arabera, "partida txukuna egiten" saiatuko dira, "irabazteko" aukerak izateko.

Beste finalaurrekoan, Bartzelona eta Atletico Madril izango dira aurrez aurre. Bi hitzorduotako garaileek finala jokatuko dute igande honetan, urtarrilaren 26an, 12:00etan.