Itxi

Reala

Lagapena

Gonzalez de Zaratek Espanyolen jokatuko du denboraldi amaierara arte, Realak utzita

EITB Media

23 urteko jokalari gasteiztarrak Bartzelonako taldean jokatuko du 2024-2025 sasoi amaierara arte, Realak utzita, bi klubek akordioa itxi dute eta.

  • Urko Gonzalez de Zarate

    Urko Gonzalez de Zarate Realarekin jokatutako Europa Ligako partida baten. Argazkia: Europa Press

Urko Gonzalez de Zaratek Espanyolen jokatuko du 2024-2025 denboraldia amaitu arte, Realak utzita. Hala baieztatu dute bi kubek ostegun honetan, urtarrilaren 23an.

Urkok 303 minutu jokatu ditu Realarekin denboraldiaren lehen erdian, EA Sports Liga, Errege Kopa eta Europa League txapelketetan. Ligan minutuak izan zituen lehen jardunaldian, baina ordutik ez du partida gehiagorik jokatu.

Orain, Gasteizko jokalariak minutuak izan nahi ditu Espanyolen. Bartzelonako taldearen helburua mailari eustea da; sailkapeneko 18. postuan dago, 19 punturekin, jaitsieratik kanpo dauden eta 20na puntu dituzten Alaves eta Getafe taldeekiko puntu bakarrera.