Itxi

Reala

ERREGE KOPA

Reala eta Osasuna, Kopako finalaurrekoetarako txartelaren bila

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Elkarren aurka jokatzen duten bigarren aldia da lau egunetan; izan ere, joan den igandean, Ligako 22. jardunaldiko neurketan aritu ziren lehian. Gorritxoak izan ziren nagusi: 2-1.

  • Reala eta Osasunaren arteko ligako partidako artxiboko irudia.

    Reala eta Osasunaren arteko ligako partidako artxiboko irudia. EFE

Realak eta Osasunak Errege Kopako final laurdenetako kanporaketa jokatuko dute ostegun honetan, 19:30etik aurrera. Orain dela lau egun ere lehiatu ziren, LaLiga EA Sportseko 22. jardunaldian, eta orduan gorritxoek irabazi zuten Sadarren, 2-1, Budimirrek sartutako bi golei esker.

Oraingoan, Reale Arenan izango da hitzordua, Errege Kopan elkarrekin lehiatzen diren hamargarren aldian. Azkenekoz, iragan sasoian jokatu zuten Kopan, eta Donostiako taldearen alde amaitu zen kanporaketa. Ligan, ordea, Osasunak irabazi ditu Realaren kontrako azken hiru neurketak, eta bolada on horri eutsi nahi dio. 

Horretarako, Vicente Morenok Lucas Torro eta Kike Barja prest izango ditu berriz, igandeko norgehiagokan zelaia utzi behar izan zuten arren. Taldearekin entrenatzen ari dira. Bryan Zaragozak ere lehen minutuak izan ditzake zelaian, lesioa osatu eta gero.

Imanol Alguacilek ere ia jokalari guztiak izango ditu eskura, Alvaro Odriozola eta Hamari Traore izan ezik, min hartuta daudelako. Bi taldeek asteazken honetan egingo dute partida aurreko azken entrenamendua.