Reala
Larunbatean 22:00etan
Irabaztera behartuta dago Reala Malagaren aurka
Erredakzioa
Antoine Griezmann, lesionatuta, baja izango da, baina Asier Illarramendi, ordea, Rosaledan jokatzeko prest dago.
Realak Malagari egingo dio bisita larunbat honetan (22:00etan). eta garaipena lortzea beharrrezkoa izango du jaitsiera postuetatik urruntzeko. Antoine Griezmann taldeko goleatzaile nagusia baja izango da.
Realak ez du etxetik kanpo garaipenik lortu denboraldi honetan. Puntu bakar bat baino ez du lortu, Valladoliden etxean. Asier Illarramendi, dagoeneko sendatuta, Rosaledan jokatzeko prest dago eta baita Imanol Agirretxe ere. Ifranek, bestalde, minarekin jarraitzen du, baina zerrendan sartu da.
Beste porrot batek egoera benetan arriskutsuan utziko luke Reala, eta horregatik irabaztera behartuta daude.
Ustezko hamaikakoak:
Malaga CF: Caballero; Gamez, Onyewu, Weligton, Eliseu; Portillo, Toulalan, Iturra, Isco; Joaquin eta Saviola.
Reala: Zubikarai; Estrada, Iñigo Martinez, Mikel González, De la Bella; Bergara, Illarramendi, Xabi Prieto; Vela, Agirretxe eta Castro.
Epailea: Undiano Mallenco
Futbol-zelaia: La Rosaleda
Ordua: 22.00