Reala
Ofiziala
Sergio Francisco izango da Realeko entrenatzailea, Imanol Alguacilen tokia hartuz
EITB Media
Orain arte Sanseko entrenatzaile izan denak akordioa sinatu du 2026-27 denboraldiaren amaierara arte talde txuri-urdina gidatzeko.
-
Jokin Aperribay eta Sergio Francisco. Argazkia: EFE / Real Sociedad
Realak eta Sergio Franciscok akordioa lortu dute entrenatzaile irundarrak taldearen ardura har dezan datorren denboralditik aurrera. Orain arte Sanseko entrenatzaile izan denak akordio bat sinatu du talde txuri-urdina gidatzeko 2026-27 denboraldiaren amaierara arte.
Sergio Franciscok larunbat honetan zuzenduko du azken aldiz bigarren taldea. Astelehenetik aurrera, lehen taldearen hurrengo denboraldia planifikatzen arituko da. Iosu Rivasek, filialeko bigarren entrenatzaileak, hartuko du Sanseren ardura denboraldi hau amaitu arte.
Sergio Franciscok eskarmentu handia du talde txuri-urdinean. Futbolari gisa 2000. urtean egin zuen debuta lehen taldean.
Entrenatzaile etapa Eason hasi zuen 2014an. Beriora igaro zen bigarren entrenatzaile gisa, 17-18 denboraldian Realaren hirugarren taldearen ardura hartzeko. Reala C zuzentzen bost denboraldi eman ondoren, Francisco Sanseko entrenatzailea izatera pasa zen, azken hiru denboraldiak zuzendu dituen taldea.