Itxi

Reala

Larunbatean, 18:00etan

Realak Kopako porrota ahaztu nahi du Mestallan

Erredakzioa

Kopako kanporaketan galdutako sentsazioak berreskuratu nahi dituzte txuri-urdinek. Horretarako Mestallan zerbait postiboa lortu beharko dute, nahiz eta historikoki futbol-zelai zaila izan.

01:20
Montanier: 'Burua ligan jarri behar dugu'
Kopako kanporaketan galdutako sentsazioak berreskuratu nahi ditu Realak. Horretarako Mestallan, larunbatean, zerbait postiboa lortu behar du, nahiz eta historikoki futbol-zelai zaila izan txuri-urdinentzat.

Kordobaren aurkako berdinketak (2-2) Errege Kopatik at utzi zituen txuri-urdinak eta oraindik ez dute desengainua ahaztu; izan ere, lehen kanporaketan lehiaketatik kanpo geratu dira bigarren urtez jarraian.

Iaz Mallorcak Kopatik at utzi eta gero, donostiarrak Valentziara joan ziren eta 2012an etxetik kanpora lortutako bi garaipenetatik bat bertan lortu zuten.

Asier Illarramendi baja da neurketa honetarako, zigortuta baitago. Horrez gain, Philippe Montanier entrenatzaileak ezin izango ditu Bergara eta Elustondo berdeguneratu, lesionaturik baitaude.

Ondorioz, entrenatzaileak ezin izango du Malagaren eta Rayo Vallecanoren aurka erabilitako hamaikakoa errepikatu. Erasoan Antoine Griezmann zelairatzeko aldaketaren bat egitea posible da.

Jokalari frantziarrak Kordobari gol sartu zion eta entrenatzailearen kutunetako bat da. Horrela, Diego Ifran eta Chory Castro hamaikakotik kanpo gera daitezke.

Ustezko hamaikakoak:

Valentzia: Alves, Joao Pereira, Victor Ruiz, Ricardo Costa; Cissokho; Gago, Banega, Feghouli, Guardado; Jonas eta Soldado.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Pardo, Zurutuza, Prieto; Griezmann, Chory Castro eta Vela.

Epailea: Clos Gomez
Futbol-zelaia: Mestalla
Ordutegia: 18:00