Reala
Berritzea
Cecilia Marcosek 2027ra arte jarraituko du Realean
EITB MEDIA
Jokalari donostiarra 2019an hasi zen bigarren taldearekin jokatzen, eta handik gutxira egin zuen bat lehen taldearekin. Reale Arenan sinatu du kontratu berria.
-
Cecilia Marcos, Reale Arenan egindako agerraldian
Realak eta Cecilia Marcosek akordioa lortu dute, donostiarraren kontratua 2027ra arte luzatzeko, klubak ostegun honetan iragarri duenaren arabera. Jokalari txuri-urdinak Reale Arenan sinatu du kontratu berria, Maider Castillo Realeko elitezko emakumeen futbol arduradunak eta Garbiñe Etxeberria emakumeen futbol arduradunak lagunduta.
Cecilia 2019an heldu zen bigarren taldera, eta handik gutxira egin zuen debuta lehen taldearekin. Hegaleko jokalariak taldearen lorpen esanguratsuetan hartu du parte: 2021/22 denboraldian bigarren geratu zirenean, Erregina Kopan txapeldunorde izan zirenean eta Txapeldunen Ligako debutean.
¿ COMUNICADO OFICIAL | Cecilia Marcos renueva hasta 2027.
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) May 1, 2025
¿ KOMUNIKATU OFIZIALA | Cecilia Marcosek 2027ra arte berritu du.#Cecilia2027 | #WeareReal