Reala
F Liga
Realaren emakumeen taldeko zortzi jokalarik ez dute jarraituko datorren denboraldian
EITB MEDIA
Ane Etxezarreta, Amaiur Sarriegi, Sanni Franssi, Elene Lete, Manuela Vanegas, Izarne Sarasola, Elene Viles eta Lorena Navarro jokalariek ez dute talde txuri-urdinean jarraituko.
-
Irudia: Reala
Realak ostiral honetan jakinarazi duenez, Ane Etxezarreta, Amaiur Sarriegi, Sanni Franssi, Elene Lete, Manuela Vanegas, Izarne Sarasola, Elene Viles eta Lorena Navarro jokalariek ez dute talde txuri-urdinean jarraituko. Halaber, Maria Valle (utzita zegoen jokalaria) ere joango da.
Ane Etxezarretak 10 urte egin ditu Donostiako klubean. Horregatik, urrezko domina emango diote asteburu honetan, Granadaren aurkako partidaren hasieran.
Klubak nabarmendu duenez, Sarriegi, Franssi, Lete, Vanegas eta Sarasola "emakumezkoen taldearen historiako sailkapen onenaren mugarriaren parte izan dira, bigarren postua lortuz 2021/22 denboraldian, Realak Txapeldunen Ligan egindako debutean eta Superkopako txapeldunordeak izanik 22/23an".
Bestalde, Maria Valle, denboraldiaren hasieran utzita iritsi zena, bere taldearekin itzuliko da.
Realak "klub honengatik eman duten guztia" eskertu nahi izan du, eta onena opa die beren etorkizun profesional eta pertsonalean.
¿¿ Han querido dejar un mensaje para la vosotras y vosotros pic.twitter.com/okiRhp8puk
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) May 9, 2025