Reala
Berritzea
Andreia Jacintok Realean jarraituko du 2026ra arte
EITB MEDIA
Klub txuri-urdinak astelehen honetan eman du luzapenaren berri. Horrenbestez, jokalari portugaldarrak laugarren denboraldiz jokatuko du Donostiako taldean.
-
Andreia Jacintoren artxiboko irudia. EFE
Andreia Jacintok kontratua berritu du Realarekin, 2026ra arte. Hala jakinarazi du Donostiako taldeak astelehen honetan, ohar baten bidez.
Jokalari portugaldarrak hiru denboraldi daramatza talde txuri-urdinarekin, eta beste urte baterako kontratua berrituta, lau sasoi osatuko ditu. Azken bi denboraldietan, minutu gehien jokatu duen jokalaria izan da.
Reale Arenan sinatu du kontratua, Maider Castillo emakumezkoen eliteko futbolaren arduradunarekin, eta Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futbolaren arduradunarekin.
¿ COMUNICADO OFICIAL | @AndreiaJJ1 renueva hasta el 2026.
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) May 12, 2025
¿KOMUNIKATU OFIZIALA | Andreia Jacintok 2026ra arte berritu du. #Andreia2026 | #WeareReal