Itxi

Reala

EA Sports Liga

Realak Gironari irabazita esan dio agur Imanoli, Anoetan (3-2)

EITB MEDIA

Aurten jokatutako azken partidan Realekoak izan dira nagusi, Pablo Marinek, Oyarzabalek penaltiz eta Arkaitz Mariezkurrenak egindako golei esker.

  • Pablo Marín celebra el primer gol de los donostiarras. Foto: Efe.

    Pablo Marín celebra el primer gol de los donostiarras. Foto: Efe.

Realak 3-2 irabazi dio Gironari igande honetan Reale Arenan jokatu den EA Sports Ligako 37. jardunaldian. Gainera, Imanol Alguacil entrenatzailearen agurra izan da, denboraldiaren amaieran taldea utziko baitu.

5. minutuan aurrea hartu dute Realekoek, Pablo Marien golari esker.

Gironaren berdinketa partiduko 10. minutuan heldu da eta Stuani izan da egilea.

18. minutuan Oyarzabalek, penaltiz, txuri-urdinen bigarrena egin du.

Ondoren, Gironak partida berriro berdindu du Portuk 77. minutuan egindako golari esker.

Azkenik, etxekoen garaipenaren gola Arkaitz Mariezkurrenak egin du, 91. minutuan.

Emaitza horri esker, Realak garaipen batekin eman dio amaiera denboraldiari, etxean.