Reala
Iragarpena
Arturo Ruizek Sanchez Veraren lekukoa hartuko du Realaren aulkian
EITB MEDIA
Entrenatzaile madrildarrak bi denboraldirako kontratua sinatu du; beraz, 2027ra arte gidatuko ditu jokalari txuri-urdinak.
-
Artuo Ruiz, Realeko entrenatzailea
Arturo Ruiz izango da Realaren entrenatzailea aurrerantzean, Jose Luis Sanchez Verak kargua utzi eta gero. Entrenatzaile madrildarrak bi denboraldirako akordioa sinatu du klub txuri-urdinarekin.
1997an Madrilen jaioa, 2015ean hasi zen entrenatzaile lanetan, Club Union Zona Norten. Ondoren, Leganesen eta D.A.V. Santa Ana klubetako lantalde teknikoetan jardun zuen. 2020an, Atletico Madrilen harrobiarekin bat egin zuen, 21/22 denboraldian jubenil mailan entrenatzeko, emakumezkoetan: ligako txapeldun izan ziren. Handik urtebetera, klubeko bigarren filialaren kargu egin zen, liga irabazi eta 2. RFEF mailarako igoera lortuta.
2024ko martxoan, lehen taldeko gidaritza hartu zuen bere gain, liga amaitzeko bederatzi jardunaldiren faltan. UEFA Women's Champions League txapelketa jokatzeko sailkatu zen taldea.
Azken sasoian, Granadaren entrenatzaile gisa, bosgarren geratu da taldea, Erregina Koparen finalaurrekoetarako sailkatzeaz gain.
¿¿ COMUNICADO OFICIAL: @ArturoRuizz5 es el nuevo entrenador del primer equipo
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) May 28, 2025
¿ Ongi etorri, Arturo