Reala
Ofiziala
Arsenalek Martin Zubimendi fitxatu du
EITB MEDIA
Klub ingelesak 70 milioi euro ordainduko dizkio Realari 26 urteko jokalariagatik.
-
Martin Zubimendi, Arsenalen kamiseta jantzita, Emirates Stadiumean. Argazkia: Arsenal
Martin Zubimendik Arsenal taldean jokatuko du, talde ingelesak eta Realak sinatutako akordioaren arabera. Arsenalek 70 milioi euro ordainduko dizkio talde donostiarrari.
Zubimendik 236 partida jokatu ditu Realaren kamiseta jantzita, Premier Leaguera joan aurretik.
Diru kontuei dagokienez, Arsenalek 70 milioi euro ordainduko ditu Zubimendigatik, baina ordainketa epeka egitea adostu dute bi klubek.
Zubimendirena Realaren bere historian egin duen salmentarik garestienen artean dago, Alexander Isakek Newcastlera egin zuenarekin batera. Orduan ere, gipuzkoarrek 70 milioi euro jaso zituzten.
Bi klubek ftxaketa aldi berean ofizial egin dute.
Zubimendik baditu ezagunak Arsenalen, Mikel Merino eta Martin Odegaard taldekide ohiak bertan ari baitira jokatzen. Horrez gain, Mikel Arteta izango du entrenatzaile.
Erdilaria Realare harrobitik ateratako jokalaria da, 15 urterekin iritsi zen Zubetara eta lehen taldean 2019-2020 denboraldian debutatu zuen, Getaferen aurkako partida batean. Denbora gutxian, lekua egin zuen Imanolen hasierako hamaikakoan.
"Etxetik urrun esperientzia bat bizitzea"
Realak zabaldutako mezu batean, Zubimendik esan du Realean jokatzeko ametsa beteta duela eta orain "bideak bereizteko" unea iritsi dela, "etxetik urrun esperientzia bat bizitzeko erronkari aurre egiteko".
¿ Laster arte, Martin.
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedad) July 6, 2025
¿ La despedida de Zubimendi.
#EskerrikAskoZubi pic.twitter.com/M4GMd7UrXF
Signed and sealed.
— Arsenal (@Arsenal) July 6, 2025
The latest addition to our midfield has arrived ¿ pic.twitter.com/4pnz1Zrapd