Itxi

Reala

Berritzea

Claire Lavogezek Realean jarraituko du, beste denboraldi batez

EITB MEDIA

Erdilari frantziarrak urtebeterako akordioa lortu du klub txuri-urdinarekin; hortaz, 2026ra arte segiko du Donostian.

  • Claire Lavogezen artxiboko irudia

    Claire Lavogezen artxiboko irudia

Realak eta Claire Lavogezek akordioa hitzartu dute jokalari frantziarraren kontratua beste urte batez luzatzeko, 2026ra arte, alegia. Erdilari txuri-urdinak Maider Castillo emakumeen elite mailako futbol arduradunarekin eta Garbiñe Etxeberria emakumeen futbol arduradunarekin batera sinatu du kontratua ostegun honetan, Reale Arenan.

Claire iragan sasoian heldu zen, Kansas City Current taldetik. Athleticen aurkako Reale Arenako derbian sartutako gola izan dan denboraldiko lorpen esanguratsuenetako bat.