Reala
Berritzea
Julia Arrulak 2028ra arte berritu du kontratua Realarekin
EITB Media
Atezain nafarrak ametsa egia bihurtu du kontratua 2028ra arte luzatuta talde txuri-urdinarekin. Tafallako jokalaria lehen taldeko kide izango da, eta 25 zenbakia izango du elastikoan etapa berri honetan.
-
Julia Arrula Argazkia: @RealSociedadFEM
Realak eta Julia Arrulak akordioa hitzartu dute Nafarrako atezainaren kontratua 2028ko denboraldira arte luzatzeko. Gainera, Tafallako jokalaria lehen taldeko kide izango da, eta 25 zenbakia izango du elastikoan etapa berri honetan.
Bigarren talde txuri-urdinean hezi ondoren, Juliak iragan denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, zelai berezian gainera, San Mamesen debutatu baitzuen, Athleticen aurka.
Bada, atezain nafarrak ametsa egin bihurtu du kontratua 2028ra arte luzatuta talde txuri-urdinarekin.
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) June 6, 2025