Reala
Berritzea
Intza Egigurenek 2029ra arte jarraituko du Realean
EITB MEDIA
Anoetako futbolariak 14 zenbakidun elastikoa jantziko du lehen taldean. Kontratuaren sinadura-ekitaldia Reale Arenan egin dute, astelehenean.
-
Intza Egiguren, Realeko jokalaria
Intza Egigurenek eta Realak akordioa egin dute kontratua 2029ra arte berritzeko, eta lehen taldean jokatzeko. 14 zenbakia duen kamiseta jantziko du.
Maider Castillo emakumezkoen elite mailako arduradunak eta Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futbol zuzendariak lagunduta, Reale Arenan sinatu du Egigurenek kontratu berria.
Anoetako futbolaria lehen futbolaria da klubeko emakumeen hiru taldeetan ibili ostean lehen taldearekin debuta egiten: hirugarren taldearekin bat egin zuen lehenik, bigarrenarekin ondoren, eta azkenik, elitean; eta bertan jokatzen jarraituko du aurrerantzean.
¿ COMUNICADO OFICIAL | Intza Egiguren renueva hasta 2029 y será jugadora del primer equipo luciendo el dorsal 14.
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) June 9, 2025
¿ KOMUNIKATU OFIZIALA | Intza Egigurenek 2029ra arte berritu du eta lehen taldeko jokalaria izango da 14 dortsala jantziko duelarik.#Intza2029 | #WeareReal