Itxi

Reala

Fitxaketa

Realak Maria Molina atzelaria fitxatu du

EITB MEDIA

Jokalari kataluniarrak 2027ra arteko kontratua sinatu du klub txuri-urdinarekin, Reale Arenan, astelehen honetan. Levanten jokatu du azken denboraldian.

  • Maria Molina, Realeko jokalaria

    Maria Molina, Realeko jokalaria

Realak Maria Molina fitxatu du 2027ra arte, astelehen honetan Donostiako taldeak aditzera eman duenez. Atzelari katalana Levanten aritu da azken sasoi honetan, eta 29 partidatan jokatu du.

Espanyol eta Bartzelona taldeetan hasi zen, eta Valentzian ere ibilitakoa da Molina. Denboraldi berriari begira, Realak fitxatzen duen bigarren atzelaria da, Claudia Florentinorekin batera.