Itxi

Reala

Larunbatean, 16:00etan

Realak eta Getafek Europako postuetan sartzea dute helburu

Erredakzioa

Madrileko taldea seigarren dago sailkapenean, eta Europa Ligako postua mantendu nahi du. Txuri-urdinak postu hori hartu nahi dute Anoetan irabazita. Partida, 16:00etan hasiko da.

  • Agirretxe eta Iñigo Martinez Anoetan sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Realak Getafe izango du aurkari larunbat honetan Anoetan, 16:00etan. Getafe BBVA Ligako seigarren postuan dago, eta Realak postu hori hartu nahi du garaipena lortuta.

Bolada onean iristen da Reala partida honetara. Azken lau jardunaldietan, hiru garaipen eta berdinketa bat (Osasunaren aurka) lortu ditu talde gipuzkoarrak. Etxean jokatuko du Montanierrek zuzentzen duen taldeak, eta Europa Liga jokatzeko baimena ematen duen postua eskuratu nahi dute.

Bergara epe luzerako baja da, baina erdilariaz gain Carlos Velaren baja izango du larunbat honetan talde gipuzkoarrak. Ifran ere ozta-ozta iristiko da partida honetara, eta Agirretxek hartuko du bere tokia hasierako hamaikakoan.

Illarramendi hasieratik ariko da Getaferen aurkako partidan, eta Chory Castrok hartuko du Carlos Velak utzitako tokia.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Zurutuza, Prieto, Illarramendi; Griezmann, Castro eta Agirretxe.

Getafe: Moya; Varela, Lopo, Alexis, Mane; Xavi Torres, Michel; Pedro Leon, Abdel Barrada, Gavilan; Alvaro Vazquez.

Epailea: Estrada Fernandez.
Zelaia: Anoeta.
Ordua: 16:00etan.