Itxi

Txapeldunen Liga

Zozketa

Real Madrilek eta Valentziak zortea nahi dute final-zortzirenetan

Erredakzioa

Bestalde, Bartzelona eta Malaga multzoburu gisa sailkatu ziren, eta horregatik itzuliko partidak etxean jokatzeaz gain, aurkari samurragoak izango dituzte.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Bartzelonak, Real Madrilek, Malagak eta Valentziak euren aurkariak ezagutuko dituzte Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan. Zozketa ostegun honetan egingo dute 11:30etik aurrera. Andaluziarrek eta kataluniarrek zortea alde izatea espero dute. Zuriek eta Valentziak, ostera, zailago izango dute.

Bartzelona eta Malaga multzoburu gisa sailkatu ziren, eta horregatik itzuliko partidak etxean jokatzeaz gain, Real Madrilek eta Valentziak baino aurkari samurragoak izango dituzte.

Final-zortzirenetako partidak lau txandatan jokatuko dira. Joaneko norgehiagokak otsailaren 12, 13, 19 eta 20an jokatuko dira, eta itzuliko neurketak martxoaren 5, 6, 12 eta 13an.

1 ONTZIA: Bartzelona, Malaga, PSG, Manchester United, Bayern, Juventus, Schalke 04 eta Borussia Dortmund.

2 ONTZIA: Real Madril, Valentzia, Oporto, Galatasaray, Shakhtar, Milan, Celtic eta Arsenal.