Itxi

Txapeldunen Liga

Galatasarayrekin

UEFAk Schalkeren helegitea onartu du Drogbak jokatzeagatik

Galatasarayren aurka jokatutako Txapeldunen Ligako partidan, talde turkiarrak aurrelari afrikarra zelairatzeko baimenik ez zuela salatu du Schalke 04k.

  • Didier Drogba

    Didier Drogba Schalke 04ren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Galatasarayk eta Schalkek 04k bana (1-1) berdindu zuten asteazkenean jokatu zuten Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako partidan, eta talde alemaniarrak Galatasarayk Drogba zelairatzeko baimenik ez zuela salatu du. UEFAk Schalke 04ren helegitea onartu du, eta datorren otsailaren 27an hartuko du erabakia.

Schake 04k jakinarazi duenez, Drogba otsailaren 1ean zerrendan sartuta zegoen, baina ez zuen Txapeldunen Liga jokatzeko baimenik. Schalkek dioenez, FIFAk behin-behineko lizentzia eman zion Drogbari Shenhua Shangai talde txinatarra utzi zuenean.

"Final-zortzirenetako partidak jokatu ahal izateko, talde bakoitzak hiru jokalari berri inskribatu ahalko ditu txapelketa honetarako otsailaren 1a baino lehen. Epea ez da inolaz ere aldatuko",  dio UEFAren arauetako 18.18. artikuluak.