Txapeldunen Liga
Finalerdietako itzulia
Real Madrilek kanporaketa irauli nahi du
Erredakzioa
Signal Iduna Parken jasotako 4-1eko emaitzari buelta eman beharko dio Jose Mourinhoren taldeak Txapeldunen Ligako finala jokatu nahi badu.
-
EReal Madril, Borussiaren aurkako partida prestatzen. Argazkia: EFE
Real Madrilek Borussia Dortmund hartuko du astearte honetan Santiago Bernabeun, Txapeldunen Ligako finalerdietako itzuliko neurketan. Helburu finalerako txartela lortzea dute zuriek, baina oso zail daukate.
Jose Mourinhoren taldeak Signal Iduna Parken jasotako 4-1eko emaitzari buelta eman beharko dio finala jokatu nahi badu. 2001-20002 denboralditik, azken Txapeldunen Liga irabazi zuenetik, ez du Real Madrilek finalerako txartela eskuratu.
Ustezko hamaikakoak:
Real Madril: Diego Lopez; Essien, Varane, Sergio Ramos, Coentrao; Khedira, Xabi Alonso; Di María, Özil, Cristiano Ronaldo; eta Higuain.
Borussia Dortmund: Weidenfeller; Piszczek edo Grosskreutz, Subotic, Hummels, Schmelzer; Bender, Gündogan; Blaszczykowski, Götze, Reus; eta Lewandowski.
Epailea: Howard Webb (ING)
Futbol-zelaia: Santiago Bernabeu.
Ordua: 20.45