Itxi

Txapeldunen Liga

Barça kanporatu ostean

Javi Martinez: 'Tituluak nahi nituen eta bi finaletan gaude jada'

Erredakzioa

Alemaniako futbola Espainiakoa baino hobea den galdetu diotenean, Bundesligan gauzak "oso ondo" egiten ari direla eta futbol zelaiak "leporaino" egoten direla nabarmendu du.

  • Javi Martinez eta Robben, holandarrak Barçari sartutako lehen gola ospatzen. Efe.

    Javi Martinez eta Robben, holandarrak Barçari sartutako lehen gola ospatzen. Efe.

Javi Martinez Bayerneko erdilariak esan du talde alemaniarrera titulu bila etorri zela eta, Bartzelona Txapeldunen Ligako fianlerdietan kanporatu ostean, aurten bi finalera iritsi eta Bundesliga irabazi dutela azpimarratu du.

"Tituluak irabaztea da nire erronka, liga irabazi dugu eta bi finalera iritsi gara, ezin da gehiagorik eskatu. Oso momentu onea gaude, oso ondo sentitzen gara", esan dio Digital Plus hedabideari.

Athleticeko jokalari ohiari Alemaniako futbola Espainiakoa baino hobea den ala ez galdetu diote. Martinezen arabera, "Bundesligan gauzak oso ondo egiten ari dira" eta futbol zelaiak "leporaino egoten dira".

"Allianzen jokatutako partida guztietan zelaia bete egin da. Ez dakit Bundesliga onena den, baina bi edo hiru onenen artean dago, hori bai", adierazi du.