Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak

Atleticok final laurdenetan egon nahi du, 17 urte geroago

Erredakzioa

San Siron lortutako 0 eta 1ekoak abantaila ematen die madrildarrei, baina alde txikia da Milan bezalako aurkari baten aurrean konfiantza gehiegiz aritzeko.

  • Diego Costak egin zuen San Siron jokatutako joaneko partidako gol barra. Efe.

    Diego Costak egin zuen San Siron jokatutako joaneko partidako gol barra. Efe.

Milanek eta Mario Balloteliren talentuak erronka botako diote asteartean Atletico Madrili, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidan. Calderonen jokatuko dute, final-laurdenetarako txartelaren  bila.

Madrildarrak aurrera egiteko desiratzen daude, izan ere, 17 urte pasa dira final-laurdenak azken aldiz jokatu zituztenetik: 1996-97 denboraldian izan zen. Orduan, Diego Simeone egungo entrenatzaileak zelai erdian jokatzen zuen, 14. zenbakiarekin.

Atletico ez da aurkariaz fio. Joaneko partidan 0 eta 1ekoa lortu zuten, baina lehen zatian estu eta larri ibili ziren italiarrei eusteko. Milanek, gainera, kalitate eta esperientzia handiko jokalariak dauzka, eta 90 minutu luze dituzte jokatzeke.

Milanek Europako zazpi Kopa irabazi ditu eta Kaka, Balotelli eta Adel Taarabt dira bere jokalarietako batzuk.

Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:

Atlético Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godín, Filipe; Arda, Gabi, Mario Suárez, Koke; Villa o Raúl García y Diego Costa.

Milan: Abbiati; De Siglio, Rami, Bonera, Emanuelson; De Jong, Muntari; Taarbat, Kaká, Poli; y Balotelli.

Epailea Mark Clattenburg (Ingalaterra).

Estadioa: Vicente Calderon.

Ordua: 20:45ean.