Itxi

Txapeldunen Liga

Asteazkenean

Real Madrilek mendekua nahi du Borussia Dortmunden aurrean

Erredakzioa

Zaleek eta jokalariek buruan dute oraindik alemaniarrek kanporatu egin zituztela Txapeldunen Ligako iazko edizioko finalerdietan.

  • Cristiano Ronaldok 100. partida jokatuko du Txapeldunen Ligan. Efe.

    Cristiano Ronaldok 100. partida jokatuko du Txapeldunen Ligan. Efe.

Real Madrilek mendekua hartzeko aukera izango du asteazkenean, Europan izan duen azken borreroaren aurka: Borussia Dortmund. Ancelottiren taldeak laugarren aldiz jarraian lortu nahi du finalerdietarako txartela. Horrez gain, Cristiano Ronaldok 100. partida jokatuko du Txapeldunen Ligan.

Portugaldarrak momentu arraroa bizi du kluben arteko lehiaketa nagusian; izan ere, larunbatean txistuak jaso zituen Bernabeun, partidako azken bi jokaldietan berekoia izateagatik.

Cristianok, iazko kanporaketagatik mendekua hartzeaz gain, markak hautsi nahi ditu Txapeldunen Ligan. Inoiz baino gol gehiago egin ditu, 13 zazpi partidetan, golegile nagusia da eta gol bakar batera du inoizko markarik onena.

Aurrelaria dago zale guztien itxaropenaren oinarrian, Real Madril laugarrenez jarraian finalerdietan sartu eta Ligan Bartzelonaren eta Sevillaren aurka jasotako bi porrotak ahazteko. Madrildarrek emaitza ona lortu nahi dute Bernabeun, itzuleko partidan ezustekorik ez hartzeko.

Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:

Real Madril: Casillas; Carvajal, Pepe, Sergio Ramos, Coentrao; Xabi Alonso, Modric, Di María; Bale, Cristiano Ronaldo eta Benzema.

Borussia Dortmund: Weidenfeller; Piszcek, Sokratis, Hummels, Durm; Kehl, Sahin; Hoffmann o Aubameyang, Mhkitaryan, Grosskreutz; eta Reus.

Epailea: Mark Clattenburg (ING).

Estadioa: Santiago Bernabéu.

Ordua: 20:45ean.