Txapeldunen Liga
1-2 Ludogoretsen aurka
Benzemaren golak Real Madrilen porrota saihestu du
Redacción
Zuriak lasaiegi atera ziren zelaira, euren nagusitasunean konfiantza gehiegi erakutsita, eta, ondorioz, partida galtzeko zorian egon ziren.
-
Benzema, Real Madrilen garaipenaren gola ospatzen. Efe.
Karim Benzemak egindako golak eman zion garaipena Real Madrili, Ludogorets talde apalaren aurrean. Etxeko taldeak ilusioa eta kemena erakutsi zituen, eta gauzak zail jarri zizkion Ancelottiren hamaikakoari.
Madrildarrak oso lasai atera ziren zelaira, teorian Ludogorets baino askoz gehiago zirelako, baina azkenean markagailua irauli behar izan zuten (1-2).
Ludogoretsek korner baten bidez egin zuen partidako lehen gola, Marcelinhok bigarren zutoinean oztoporik gabe errematatuta, Iker Casillasen etsipenerako.
Berdinketa Cristianok erdietsi zuen, penalti eztabaidagarria behartu ondoren. Portugaldarrak berak jaurti zuen, eta baloia ate barrura bidali zuen.
Bigarren zatian, Ancelottik aldaketak egin zituen: Benzema, Kroos eta James zelairatu ziren, eta egoera aldatu egin zen. Benzemak taldea biziberritu eta, 77. minutuan, garaipenaren gola egin zuen.
Fitxa teknikoa:
1 - Ludogorest: Stoyanov; Caiçara, Aleksendrov (Misidjan, 82. min), Moti, Minev, Dani Abalo, Dyakov, Fabio Espinho (Anicet Abel, 82. min), Hernández, Marcelinho (Wanderson, 70. min) eta Bezjak.
2 - Real Madril: Iker Casillas; Arbeloa, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Illarramendi, Modric (Kroos, 73. min), Isco (James, 76. min); Bale, Cristiano Ronaldo eta 'Chicharito' (Benzema, 67. min).
Golak: 1-0, 6. min: Marcelinho. 1-1, 25. min: Cristiano Ronaldo, penaltiz. 1-2, 77. min: Benzema.