Txapeldunen Liga
1-0
Atletico Madril Fernando Llorenteren Juventusi gailendu zaio
Erredakzioa
Italiarrek lehen gola eta lehen porrota jaso dute Txapeldunen Ligako edizio honetan.
-
Atletico Madrileko jokalariak, Turan golegilea zoriontzen. Efe.
Arda Turanen golak garaipena eman zion Atletico Madrili, Vicente Calderonen Juventusen aurka jokatutako partidan. 75. minutura arte, xake-partida baten itxura izan zuen norgehiagokak, defentsan oinarritutako estrategia agertu baitzuten bi taldeek.
Ondorioz, Fernando Llorenteren taldeak lehen gola eta lehen porrota hartu zuen Txapeldunen Ligako edizio honetan.
Atletico lehiakor agertu zen, eta erasora jo zuen; bigarren zatian, batez ere. Halaber, atzean sendo aritu zen.
Garaipenaren gola bigarren zatian lortu zuen, 75. minutuan. Arda Turanek egin zuen, Juanfranen pasea aprobetxatuta.
Fitxa teknikoa:
1 - Atletico Madril: Moyá; Juanfran, Miranda, Godín, Ansaldi; Tiago; Raúl García, Koke, Saúl (Griezmann, 53. min), Arda (Siqueira, 90. min); eta Mandzukic (Mario, 84. min).
0 - Juventus: Buffon; Cáceres (Pereyra, 78. min), Bonucci, Chiellini; Lichtsteiner (Giovinco, 90. min), Vidal (Morata, 83. min), Marchisio, Pogba, Evra; Tévez eta Llorente.
Gola: 1-0, 75. min: Arda Turan.