Txapeldunen Liga
2. jardunaldia
Juventus-Sevilla eta United-Wolfsburg, asteazkeneko partida handiak
Erredakzioa
Real Madrilek Malmoeren aurka jokatuko du Norbegian eta Atletico Madrilek Benficaren aurka jokatuko du Vicente Calderon zelaian.
-
Juventusen entrenamendua Sevillaren aurka jokatu aurretik. Argazkia: EFE
Asteazken honetan Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldiko partidak jokatuko dira. Kasu honetan, A, B, C eta D multzoetako norgehiagokak izango dira jokoan.
Jardunaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da, C multzoko Astana-Galatasaray partidarekin. Multzoko beste partida, 20:45ean izango da, eta lehen jardunaldian garaipena lortu zuten Atletico Madril eta Benfica lehiatuko dira Vicente Calderon zelaian.
A multzoan, Real Madrilek Malmoeren aurka jokatuko du Suedian. Bestalde, PSG taldeak Shakhtar Donetsken aurka jokatuko du Lviven (Ukraina). Madrileko taldeak eta Parisekoak garaipena lortu zuten lehen partidan.
Old Trafforden partida handia jokatuko dute Unitedek eta Wolfsburgek. B multzoari dagokion partida da, eta ingelesek ezin dute kale egin lehen jardunaldian PSVren aurka porrota jaso baitzuten. Alemaniarrek, ordea, hiru puntuak eskuratu zituzten. Multzoko beste partidan, lehen jardunaldian Unitedi irabazita ezustekoa eman zuen PSVk Moskun jokatuko du CSKAren aurka.
Baina asteazkeneko partida handiena Juventusek eta Sevillak jokatuko dute Turinen. Bi taldeek garaipena lortu zuten D multzoko lehen jardunaldian eta lidergoa izango dute jokoan. Bestalde, Borussia Monchengladbachek eta Manchester Cityk jokatuko dute multzo honetako beste partida. Alemaniarrek eta ingelesek ezin dute kale egin lehen jardunaldian jasotako porroten ostean.
roten ostean.