Itxi

Txapeldunen Liga

Laugarren jardunaldia

Real Madril eta PSG, multzoko lidergoaren bila Bernabeun

A.B.

Txapeldunen Ligako laugarren jardunaldia astearte honetako 16:00etan hasiko da Astana-Atletico Madril partidarekin. Eguneko beste norgehiagoka handietako bat Sevillak eta Cityk jokatuko dute.

  • Real Madril. Argazkia: EFE

    Real Madrileko jokalariak PSGren aurka jokatu bezperako entrenamenduan. Argazkia: EFE

Astearte honetan hasiko da Txapeldunen Ligako laugarren jardunaldia A, B, C eta D multzoetako partidekin. Ez ohiko ordutegian jokatuko den Astana-Atletico Madril partidak emango dio hasiera laugarren jardunaldiari, 16:00etan. C multzoko beste norgehiagoka ohiko ordutegian jokatuko dute (20:45ean) Benficak eta Galatasarayk.

Jardunaldiko partida handiena Real Madrilek eta PSGk jokatuko dute Santiago Bernabeun. A multzoko lidergoa izango dute jokoan, biak zazpina punturekin berdinduta baitaude. Shakhtar Donetskek (0 puntu) eta Malmök (3 puntu) jokatuko dute multzoko beste partida.

B multzoan, liderra den Wolfsburgek (6 puntu) azken sailkatua den PSVren (3 puntu) aurka jokatuko du Alemanian. Launa punturekin berdinduta dauden Manchester United eta CSKA Moskva elkarren aurka ariko dira Old Trafforden.

Eguneko beste partida handietako bat Sevillak eta Manchester Cityk jokatuko dute Sanchez Pizjuanen. Ingelesak D multzoko bigarren postuan daude 6 punturekin eta sevillarrak, hirugarrenean 3 punturekin. Juventus (9 puntu) liderrak, bestalde, Alemanian jokatuko du multzoko azkena den Borussia Monchengladbachekin (puntu bat).

in (puntu bat).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga