Itxi

Txapeldunen Liga

Laugarren jardunaldia

Bayern-Arsenal, jardunaldiko partida

Erredakzioa

Alemaniarrek 2-0 galdu zuten ingelesen aurka iragan jardunaldian eta mendekua hartu nahi dute.

  • Bayern München. Argazkia: EFE

    Bayerneko jokalariak Arsenalen aurka jokatu aurreko entrenamenduan. Argazkia: EFE

Asteazken honetan, Txapeldunen Ligako laugarren jardunaldiko E, F, G eta H multzoetako partidak jokatuko dira. Lehia guztien gainetik, Bayern-Arsenal partida da azpimarragarriena.

Arsenalek 2-0 irabazi zion Bayern Muncheni Londresen iragan jardunaldian eta alemaniarrek mendekua hartu nahi dute Allianz Arenan. Bayern F multzoko liderra da 6 punturekin eta Arsenal hirugarren postuan da, 3 punturekin. Bestalde, bigarren postuan dagoen Olympiacosek (6 puntu) azken sailkatua den Dinamo Zagreben aurka jokatuko du Grezian.

E multzoan, Bartzelonak (liderra, 7 punturekin) final-zortzirenetarako txartela lor lezake BATE Borisovi (hirugarren sailkatua, 3 punturekin) Camp Noun irabazten badio. Multzoko beste partidan, azken sailkatua den Erromak (2 puntu) gora egin nahi du sailkapenean Bayer Leverkuseni (bigarren sailkatua, 4 punturekin) irabazita.

Mourinhoren etorkizuna jokoan egongo da G multzoko Chelsea-Dynamo Kyiv partidan. Chelsea multzoko hirugarren postuan dago lau punturekin eta ukrainarrak bigarren postuan daude, puntu bat gehiagorekin. Porto (7 puntu) lidergoa sendotzen saiatuko da azken sailkatua den Maccabi Tel-Aviven (0 puntu) aurkako partidan.

Final-zortzirenetarako txartela lor dezakeen beste talde bat Zenit da. Errusiarrak H multzoko liderrak dira 9 punturekin eta multzoko azken sailkatua den Olympique Lyonen (puntu bat) jokatuko du Frantzian. Multzoko beste partidan, Valentziak (bigarren sailkatua, 6 punturekin) hirugarren postuan dagoen Genten (puntu bat) aurka jokatuko du Belgikan.

ko du Belgikan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga