Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak (itzulera)
Txapeldunen Liga: Bartzelona eta Girondins, final-laurdenen bila
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Katalanek 1-1 berdindu zuten Alemanian eta kanporaketa alde dute. Frantziarrek 0-1 irabazi zuten Grezian Olympiakosen aurka.
Asteazken honetan erabakiko dira Txapeldunen Ligako final-laurdenetara sailkatuko diren azken bi taldeak.
Bi partida jokatuko dira gaur gauean. Camp Noun Bartzelona eta Stuttgart ariko dira nor baino nor eta partida hori ETB-1en eta eitb.com-en ikusi ahalko da 20:15etik aurrera. Bartzelonak kanporaketa alde du Alemanian 1-1 berdindu baitzuen eta etxetik kanpora lortutako golek balio bikoitza baitute berdinketa kasuan.
Beste norgehiagokan Girondins eta Olympiakos ariko dira lehian. Frantziarrak dira faborito joaneko partidan 0-1 irabazi baitzuten.
Gaur arte sei talde sailkatu dira final-laurdenetara: Olympique Lyon, Arsenal, Bayern Munich, Manchester United, Inter Milan eta CSKA Mosku.