Itxi

Txapeldunen Liga

Finalerdiak (joanekoa)

Txapeldunen Liga, Inter-Bartzelona (3-1): Txapelduna, kinka larrian

Erredakzioa

Interrek Bartzelona gainditu du eta oso aldapa gora jarri dio kanporaketa Txapeldunen Ligako egungo txapeldunari.

Interrek eta Bartzelonak Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partida jokatu dute eta etxekoek irabazi dute lehia (3-1). Pedrok aurretik jarri du talde katalana; baina Snejderren, Maiconen eta Diego Militoren golek markagailua irauli dute.

Interrek eta Bartzelonak Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partida jokatu dute eta etxekoek irabazi dute lehia (3-1). Pedrok aurretik jarri du talde katalana; baina Snejderren, Maiconen eta Diego Militoren golek markagailua irauli dute.

Bi taldeak ideiak argi zutela zelairatu dira. Barça baloia jokatzeko asmoarekin ohi bezala. Inter, aldiz, baloia lapurtu eta aurrelariei azkar ematekoarekin.

Pedro Rodriguezek, 19. minutuan, Bartzelona markagailuan aurretik jarri du, Maxwellen pase ederra sarera bidalita eta Mourinhoren taldeak atzealdean izan duen akats bakarra baliatuta.

Hamar minutu geroago, 29.ean, Snejderrek banakoa jarri du markagailuan, zelaian ikusitakoaren isla zen berdinketa utziz.

Bigarren zatiaren hasieran Interrek bere minuturik onenak izan ditu. Mourinhoren taldea aurretik jarri du Maiconek bigarren minutuan eta aukera gehiago ere izan dituzte gol gehiago egiteko noraezean zebilen Barçari.

61. minutuan, jokoz kanpoko posizio argian, Diego Militok talde italiarraren hirugarren gola egin du, egungo txapelduna kinka larrian uzten duen emaitza jarriz .

Partidaren azken txanpan Bartzelona saiatu da bigarren gola egiten, itzuliko partidarako lanak erraztu dezakeen emaitza delako. Hala ere, Mourinhoren taldeak bikain eutsi dio bi goleko errentari eta egungo txapelduna txapelketatik kanpo hanka bat duela utzi du.

Inter Milan-FC&' || 'nbsp;Bartzelona (3-1)

3-. Inter: Julio Cesar; Maicon (Chivu, 73''), Lucio, Samuel,Zanetti; Cambiasso, Motta; Pandev (Stankovic, 56''), Sneijder, Eto''o;y Milito (Balotelli, 75'').

1-. Bartzelona: Valdes; Alves, Puyol, Pique, Maxwell; Xavi, Busquets, Keita; Messi, Ibrahimovic (Abidal, 62'') eta Pedro.

Epailea:Olegario Benquerença (Portugal). Txartel horiak:&' || 'nbsp;Eto''o, Busquets, Puyol, Piqué, Keita, Stankovic eta Alves.

Golak:

0-1.&' || 'nbsp;Pedro (19'')
1-1.&' || 'nbsp;Snejder (29'')
2-1.&' || 'nbsp;Maicon (47'')
3-1. Diego&' || 'nbsp;Milito (61'')