Txapeldunen Liga
Finalerdiak (itzulera)
Real Madrilek eta Manchester Cityk finalera sailkatzea dute helburu
Erredakzioa
Txapeldunen Ligako finalerdia jokatuko dute bi talde hauek asteazken honetan, 20:45ean, Satiago Bernabeun. Joaneko partida golik gabeko berdinketarekin (0-0) bukatu zen.
-
Real Madril. Argazkia: EFE
Real Madrilek eta Manchester Cityk Txapeldunen Ligako bigarren finalerdia jokatuko dute asteazken honetan, 20:45ean, Santiago Bernabeu zelaian. Iragan asteartean Etihad Stadiumean jokatu zuten joaneko partida, golik gabeko berdinketarekin (0-0) bukatu zen.
Bi taldeak baja garrantzitsuekin iritsiko dira asteazkeneko norgehiagokara. Karim Benzemak min hartuta jarraitzen du, eta baja da, baita Casemiro ere. Bestalde, Cristiano Ronaldo jokatzeko prest izango du Zidanek eta hasierako hamaikakoan egongo da. Portugaleko jokalariak berriro lesionatzeko arrisku handia duela diote medikuek.
Manchester Cityk ere David Silvaren eta Yaya Toureren bajak izango ditu. Erdilari espainiarrak min hartu zuen joaneko partidan eta ez da sendatu. Boli Kostako jokalariak, aldiz, ez zuen joaneko partida jokatu eta itzulerakoa ere ez du jokatuko.
Ustezko hamaikakoak:
Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Pepe, Sergio Ramos, Marcelo; Kroos, Modric, Isco; Bale, Cristiano Ronaldo eta Lucas Vazquez.
Manchester City: Hart; Sagna, Kompany, Otamendi, Clichy; Fernando, Fernandinho, Jesus Navas, Delph edo Sterling, De Bruyne; eta Aguero.
Epailea: Damir Skomina (ESL).
Zelaia: Santiago Bernabeu.
Ordua: 20:45.