Txapeldunen Liga
Finalerdiak (itzulikoa)
Txapeldunen Liga: Olympique, finalaren bila Bayernen aurka
Erredakzioa
Lyongo taldeak finalerako txartel historikoa lor dezake, sasoiaren hasieran inor gutxik pentsa zezakeena lortuta. Bayernek 1-0 irabazi zion joanekoan.
Lyongo Olympiquek Bayern&' || 'nbsp;Munichek joanekoan lortutako gol bateko errenta irauli nahi du eta Txapeldunen Ligako finalerako txartela eskuratu.&' || 'nbsp;Alemaniarrek, ordea, joaneko emaitza gorde nahi dute berriz ere final handi bat jokatzeko.
Joaneko 1-0ekoak kanporaketa irekita utzi du.&' || 'nbsp;Pronostikoek frantziarren aurka egiten dute, baina Real&' || 'nbsp;Madrilen aurkako kanporaketan gertatu bezala, ezustekoa eman nahi dute&' || 'nbsp;Puelen jokalariek.
Cesar Delgadok arazo fisiikoak ditu eta partidarako zalantza da.&' || 'nbsp;Bere ordezkoa Sidney&' || 'nbsp;Govou izan daiteke, Bastosen jokoak ez baitzuen&' || 'nbsp;Puel bere entrenatzailea konbentzitu.
Lyongo taldearen inguruan balentriaren aldeko deialdiak ugaritu dira.&' || 'nbsp;Hugo&' || 'nbsp;Lloris atezainak zaleen babesa eskatu du.&' || 'nbsp;"Irabazi behar dugu, partida eroa izan behar da. Zaleak gure alde jarri lehenengo minututik&' || 'nbsp;Bayern bere arean sartzeko eta jokaldi guzti-guztietan gu garaile ateratzeko", esan du atezainak.
Bayernek, aldiz, emaitza aldeko du&' || 'nbsp;(1-0), eta Txapeldunen Ligan etxetik kanpoko partida guztietan golen bat sartu du.&' || 'nbsp;Hala ere, taldeak dituen arazoek baikortasuna izkutatu dute.
Franck Ribery joanekoan txartel gorria ikusi zuen eta ez du jokatuko,&' || 'nbsp;Daniel&' || 'nbsp;Pranjic bezalaxe. Van&' || 'nbsp;Bommelek ordezkatuko du kroaziarra. Van&' || 'nbsp;Buyten eta Demichelis atzelariek ere arazoak dituzte.
Ustezko hamaikakoak:
Lyon: Lloris; Réveillère, Cris, Boumsong, Cissokho; Makoun, Gonalons, Källstrom; Govou, Gomis, Lisandro.
Bayern: Butt; Lahm edo Van Buyten, Badstuber, Contento; Schweinsteiger, Van Bommel, Schweinsteiger; Robben, Müller; Klose eta Olic.