Itxi

Txapeldunen Liga

Madrilgo finala galduko du

Txapeldunen Liga: Hiru partidako zigorra ezarri diote Riberyri

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Bayern Munich taldeak adierazi du helegitea aurkeztuko duela, baina ezinezkoa izango da frantziarrak Bernabeuko finala jokatzea.

UEFAko Diszplina Batzordeak hiru partidako zigorra ezarri dio Frank Riberyri honek Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partidan ikusi zuen txartel gorriagatik Olympique Lyonen aurka.

Partida horretan Riberyk sarrera gogorra egin zion Lissandrori eta epaileak txartel gorria erakutsi zion. Bayernek esan du helegitea aurkeztuko duela erabaki honen aurrean, baina ezinezkoa izango da Riberyk Santiago Bernabeun jokatuko den finala jokatzea.