Txapeldunen Liga
Final handia
Real Madril eta Atletico Madril, tituluaren bila
Erredakzioa
Larunbat honetan, 20:45ean jokatuko da Txapeldunen Ligako finala Milaneko San Siro estadioan.
-
San Siro. Argazkia: EFE
Real Madrilek eta Atletico Madrilek Txapeldunen Ligako finala jokatuko dute larunbat honetan, 20:45ean, San Siro estadioan, Milanen. Merengeek 11. Championsa eskuratu nahi dute, eta koltxoneroek lehena.
Bi taldeak baja garrantzitsurik gabe iritsen dira final handira eta bi entrenatzaileek luxuzko hamaikakoak aterako dituzte.
Ustezko hamaikakoak:
Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Pepe, Sergio Ramos, Marcelo; Casemiro, Kroos, Modric; Bale, Cristiano Ronaldo eta Benzema.
Atletico Madril: Oblak; Juanfran, Savic, Godín, Filipe; Saul, Gabi, Augusto edo Carrasco, Koke; Griezmann eta Fernando Torres.
Epailea: Mark Clattenburg (Ingalaterra).
Zelaia: San Siro (81.000 espectadores).
Ordua: 20.45.
/strong> 20.45.