Itxi

Txapeldunen Liga

Juventus ere sailkatu da

Leicester final-laurdenetarako sailkatu da, Sevilla kanporatuta

Erredakzioa

Ingalaterrako taldeak 2-0 irabazi dio Espainiako taldeari, eta joanekoan izan zen 2-1eko emaitza irauli du. Juventusek ere sailkatu da, Porto kanporatuta.

  • Leicester. Argazkia: EFE

    Leicesterreko jokalariak Morganek Sevillari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Leicesterrek ezustekoa eman du Sevilla kanporatu eta Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako sailkapena lortuta. Ingalaterrako taldearekin batera, Juventusek ere lortu du hurrengo faserako txartela.

Sevilla joaneko partidan lortutako aldeko 2-1ekoarekin iritsi da King Power estadiora, baina atsedenaldia iritsi orduko Leicesterrek 1-0ekoa egin du, Morganen bitartez, eta ingelesen alde jarri da kanporaketa. Bigarren zatian, Sevillak abagune argiak izan ditu, baina ez du aurkariaren ate aurrean asmatu, eta Albrightonek 2-0ekoa sartu du. Gainera, azken minutuetan, partida maldan gora jarri zaio Andaluziako taldeari, epaileak Nasri egotzi baitu. Halere, azken txanpan, Sevillak bere alde izan du penalti bat, baina Schmeichel atezainak gelditu egin du N'Zonziren jaurtiketa. Ondorioz, Leicesterrek aurrera jarraitzen du, eta Sevilla kanporatuta geratu da.

Asteartean jokatutako beste kanporaketan, Juventusek 1-0 irabazi dio Portori, Dybalak sartutako gol batekin. Italiarrek 0-2 irabazi zuten joaneko neurketa, eta final-laurdenak jokatuko dituzte.

tuzte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga