Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak

Atletico final laurdenetan da, Bayer Leverkusenekin berdindu ostean

Agnetziak | Erredakzioa

Monakok, berriz, Guardiolaren Manchester City kanporatu du, itzuliko partida 3 eta 1 irabazita.

  • Griezmann eta Hilbert. Argazkia: Efe.

    Griezmann eta Hilbert. Argazkia: Efe.

Atletico Madril Txapeldunen Ligako finalerdietarako sailkatu da Bayern Leverkusenekin 0-0 egin ostean, final-zortzirenetako itzuliko partidan. Joanekoan 2 eta 4 gailendu ziren alemaniarrak.

Bi taldeek izan zituzten gola egiteko aukerak, baina azken metroetan ez zuten asmatu. Angel Correa argentinarrak eta Antoine Griezmann alemaniarrak izan zituzten neurketako aukerarik argienak madrildarren aldetik; Bayerni dagokionez, berriz, Julian Brandtek izan zuen argiena, baina Oblak atezainak hiru aldiz gelditu zituen bere jaurtiketak, jokaldi berean.

Fitxa teknikoa

0 - Atletico Madril: Oblak; Vrsaljko, Giménez, Godín, Lucas; Koke, Thomas, Saúl, Carrasco (Savic, 70. min); Griezmann eta Correa (Gaitán, 65. min).

0 - Bayer Leverkusen: Leno; Hilbert, Jedvaj, Dragovic, Wendell; Baumgartlinger, Kampl; Bellarabi, Volland (Aranguiz, 87. min), Brandt (Bailey, 80. min); eta 'Chicharito' (Mehmedi, 81. min).

 

Manchester City, final-laurdenetatik kanpo

Pep Guardiolaren Manchester City final-laurdenetatik kanpo geratu da Monakorekin itzuliko partidan 3 eta 1 galduta. Partidak bi zati oso ezberdinak izan zituen, bakoitzean talde bat izan zen nagusi.

3 eta 1ekoarekin, Cityk agur esan dio Txapeldunen Ligari. Orain arte, Pep Guardiola beti sartu izan da final-laurdenetan, entrenatu dituen talde guztiekin (lau aldiz Bartzelonarekin eta hiru Bayern Munichekin).

Fitxa teknikoa

3 - Monako: Subasic; Sidibé, Raggi, Jemerson, Mendy; Bernardo Silva, Fabinho, Bakayoko, Lemar; Germain (Dirar, 91. min), Mbappé (Moutinho, 81. min).

1 - Manchester City: Caballero; Sagna, Stones, Clicy (Iheanacho, 84. min), Kolarov; Sané, Fernandinho, David Silva; De Bruyne, Agüero, Sterling.

Golak: 1-0, 7. min: Mbappé; 2-0, 29.min: Fabinho; 2-1, 71.min: Sané; 3-1, 77.min: Bakayoko.