Txapeldunen Liga
Atariko kanporaketa
Txapeldunen Liga: Sevillak galdu egin du Bragaren aurka (1-0)
Erredakzioa
Andaluziarrek ezin izan dute talde portugaldarra mendean hartu eta markagailuari buelta eman beharko diote itzuleko norgehiagokan. Matheusen gola, jokoz kanpoko posizioan egon daiteke.
Sevillak 1-0 galdu du Sporting Bragaren aurka, nahiz eta lehen zatian partida irabazteko aukera garbiak izan. Gola sartu eta gero portugaldarrak gora etorri dira eta aukerak izan dituzte bi edo hiru gol gehiago egiteko. Matheusek sartu du Bragarentzako gola partidako 62. minutuan, jokoz kanpoko posizio zalantzagarri batean.
Sevillako taldeak ondo hasi zuen partida, presio handia eginez eta gutxigatik ez zuten markagailuan aurre hartu, baina Luis Fabianoren zartakoak zutoinean eman zuen. Hala ere, kanpoko taldeak aukera gehiago izan zituen gola egiteko, Braga atzean sartuta baitzegoen.
Bigarren zatia guztiz ezberdina izan zen. Jesús Navasek aukera paregabea izan zuen partidako 50. minutuan, baina bere jaurtiketa gutxigatik joan zen kanpora. 62. minutuan heldu zen portugaldarren gola. Matheusek, Sevillaren defentsa gainditu eta buruz 1-0ekoa jarri zuen. Etxeko taldea gora etorri zen eta gol gehiago egiteko aukera pare bat izan zituen, Sevilla galduta baitzegoen zelaian. Beraz, 1-0 bukatu zen partida eta Bragak kanporaketan aurre hartu dio Sevillari.
Emaitzak:
Braga-Sevilla (1-0)
Partizan - Anderlecht (2-2)
Basilea - Sheriff (1-0)
Werder Bremen - Sampdoria (3-1)
Salzburgo - Tel-Aviv (2-3)