Itxi

Txapeldunen Liga

Bigarren jardunaldia

Borussia-Real Madril, gaurko lehia nagusia Txapeldunen Ligan

eitb.eus

Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldian izango diren beste norgehiagoka aipagarrienak: PSG-Bayern, Atletico-Chelsea, Sporting Portugal-Bartzelona.

  • Borussia Dortmundeko jokalariak gol bat ospatzen Bundesligako azken jardunaldian. Argazkia: EFE

    Borussia Dortmundeko jokalariak gol bat ospatzen Bundesligako azken jardunaldian. Argazkia: EFE

Real Madrilek bolada ezin hobean dabilen Borussia Dortmundi egingo dio bisita gaur. Madrildarrek, baina, ez dute inoiz irabazi Iduna Park futbol-zelaian. Horrenbestez, zuriek ligako ibilbide irregularra baztertu, eta Europako aldarte onari heldu nahiko diote.

Aipatu partida da Txapeldunen Ligak astearte honetarako aurreikusita dituen lehien artean azpimarragarriena. Honako hauek dira guztiak:

Asteartea

E TALDEA

Sevilla - Maribor
Spartak Mosku - Liverpool

F TALDEA

Napoles - Feyenoord
Manchester City - Shakhtar Donetsk

G TALDEA

Besiktas - Leipzig
Monako - Porto

H TALDEA

Borussia Dortmund - Real Madril
Apoel Nikosia - Tottenham Hotspurs

Asteazkenerako, berriz, ikusleek hiru norgehiagoka handitan jarriko dituzte euren begiradak. Izan ere, Bayern Parisera joango da PSGren aurka aritzeko, Atleticok Chelsea hartuko du etxean, eta Bartzelona Sporting Portugal mendean hartzean saiatuko da, Portugalen. Horiexek dira, zalantzarik gabe, asteazkeneko partida nagusiak. Hauexek dira guztiak:

Asteazkena

A TALDEA

Basilea - Benfica
CSKA Mosku - Manchester United

B TALDEA

PSG - Bayern Munich
Anderlecht - Celtic Glasgow

C TALDEA

Atletico - Chelsea
Qarabag - Erroma

D TALDEA

Sporting Portugal - Bartzelona
Juventus - Olinpiakos