Txapeldunen Liga
Laugarren jardunaldia eta gero
Txapeldunen Liga: A eta B multzoak, gori-gorian
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Tottenhamek Interri irabazi eta lidergoa lapurtu dio. Twentek 0-2 gainditu du Werder Bremen B multzoan Benficak Lyoni irabazi dio eta Schalke 04k berdindu egin du Hapoelen aurka.
Txapeldunen Liga bere azken txanpan sartu da eta laugarren jardunaldia jokatu ondoren A eta B multzoak gori-gorian daude gaur gauean eman diren emaitzei esker.
A multzoan Tottenhamek 3-1 irabazi dio Internazionale Milani eta ingelesak daude multzoko lidergoan zazpi punturekin. Puntu berdinekin, baina bigarren postuan daude orain italiarrak. Multzo honetako beste partidan Twentek 0-2 irabazi dio Werder Bremeni eta holandarrak hirugarren postuan daude bost punturekin. Werder Bremenek hurrengo fasera sartzeko aukera guztiak galdu ditu azken sailkatua baita 2 punturekin.
Asko estutu da baita B multzoko sailkapena. Olympique Lyonek 4-3 galdu du Benficaren aurka. Hala ere, frantziarrak lidergoan jarraitzen dute 9 punturekin. Schalke 04k 0-0 berdindu du Hapoel Tel-Aviven aurka eta bigarren daude 7 punturekin. Oso gertu dute alemaniarrek Benfica. Gaurko garaipenarekin portugaldarrak hirugarren sailkatuak dira 6 punturekin. Hapoel azken sailkatua da puntu bakarrarekin.