Itxi

Txapeldunen Liga

Aurkariaren zain

Real Madril, berriro ere Txapeldunen Ligako finalean

Agentziak | Erredakzioa

Liverpoolek eta Erromak jokatuko dute gaur beste finalerdiko bueltako partida. Talde zuria Kieveko aurkariaren zain dago.

Real Madrilek Txapeldunen Ligako finala jokatuko du, hirugarrena jarraian, Bayern Munich taldea kanporatu ondoren.

Bina geratu zen neurketa, eta joaneko 1-2koari esker talde zuriak finala jokatuko du Erromaren edo Liverpoolen kontra.  Karim Benzemak egin zituen Real Madrilentzat bi golak eta Kimmichek eta James Rodriguezek Bundesligako taldearenak.

FITXA TEKNIKOA

REAL MADRIL: Keylor Navas; Lucas Vázquez, Ramos, Varane, Marcelo; Modric, Kroos, Kovacic (Casemiro, min.73), Asensio (Nacho, min.88); Benzema (Bale, min.72) y Cristiano Ronaldo.

BAYERN MUNICH: Ulreich; Kimmich, Hummels, Sule, Alaba; Thiago, Tolisso (Wagner, min.74); Mueller, James Rodríguez (Javi Martínez, min.84), Ribéry; y Lewandowski.

GOLAK

0-1, 3' Kimmich.

1-1, 11' Benzema.

2-1, 46' Benzema,

2-2, 63' James Rodriguez.

Epailea: Bjorn Kuipers (HOL).

Futbol-zelaia: Santiago Bernabeu.