Txapeldunen Liga
Txapeldunen Liga
Tottenham, Schalke 04, Manchester United eta Barça, multzoko lehenak
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Internzionale Milan, Olympique Lyon, Valentzia eta Kobnehavn taldeko bigarren sailkatu moduan pasa dira final-zortzirenetara.
Astearte honetan bukatu da Txapeldunen Ligako multzoko fasea A, B, C eta D multzoetako taldeentzat.
Tottenham A multzoko lider moduan sailkatu da final-zortzirenetarako Twenteren aurka 3-3 berdinduta. Bigarren sailkatu moduan igaro da hurrengo fasera Internazionale Milan. Italiarrek 3-0 galdu dute Werder Bremenen aurka. Europa Leaguerako sailkatu da Twente holandarra.
B multzoan Schalke 04k 1-2 irabazi dio Benficari eta alemaniarrek B mulztoko lidergoan bukatu dute mulztoko fasea. Bigarren postua Olympique Lyonentzat izan da. Frantziarrek 2-2 berdindu dute Hapoel Tel-Aviven aurka. Israeldarrak irabazten ari ziren azken minutura arte eta horrek Europa Leaguerako txartela ematen zien. Lyonek, ordea, gola sartu du eta Benficak jokatuko du UEFAren bigarren txapelketa.
Manchester United eta Valentzia aritu ziren nor baino nor Old Trafforden C multzoko lehen postua lortzeko asmoz. 1-1 berdindu dute eta ingelesak dira multzoko liderrak. Valentzia bigarren sailkatu moduan pasa da final-zortzirenetara. Glasgow Rangers 1-1 berdindu du Bursasporren aurka eta eskoziarrak izan dira multzo honetako hirugarrenak.
D multzoan Bartzelonak ziurtatuta zuen multzoko lehen postua, baina hala ere 2-0 irabazi zion Rubin Kazani errusiarrak Europa Leaguera bidaliz. Kobenhavnek 3-1 irabazi dio Panathinaikosi eta multzoko bigarren sailkatu moduan pasa dira hurrengo fasera.
Multzoko lehen postuan sailkatu direnak:
Tottenham, Schalke 04, Manchester United eta Bartzelona
Multzoko bigarren postuan sailkatu direnak:
Internazionale Milan, Olympique Lyon, Valentzia eta Kobehavn.
Europa Leaguerako sailkatuak:
Twente, Benfica, Glasgow Rangers eta Rubin Kazan
Kanporatuak:
Werder Bremen, Hapoel Tel-Aviv, Bursaspor eta Panathinaikos.