Txapeldunen Liga
18:00etan, Monakon
Gaur, Txapeldunen Ligako multzoen zozketa
Agentziak | Erredakzioa
Atletico Madrilen Wanda Metropolitano futbol-zelaiak hartuko du aurten final handia. Txapelketaren lehen jardunaldia irailaren 18an eta 19an jokatuko da.
-
Atleticoren futbol-zelaiak hartuko du finala. EFE
Aurtengo Txapeldunen Liga irailaren 18an eta 19an hasiko da, taldekako fasearen lehen jardunaldiarekin. Bihar, osteguna, 18:00etan, Monakon egingo duten zozketan argituko dira nola geratuko diren osatuta multzoak.
32 taldek hartuko dute parte, eta hauek izango dira zortzi multzoetako buruak: Real Madril (egungo txapelduna), Atletico (Europa Ligako irabazlea), eta Bartzelona, Bayern Munich, Manchester City, Juventus, Paris Saint-Germain eta Lokomotiv (aurreko denboraldian Europako liga garrantzitsuenetan nagusitu diren taldeak).
ZOZKETAKO ONTZIAK
- 1. ontzia: Real Madril, Atletico, Bartzelona, Bayern Munich, Manchester City, Juventus, Paris Saint-Germain eta Lokomotiv Mosku.
- 2. ontzia: Borussia Dortmund, Porto, Manchester United, Shakhtar Donetsk, Napoles, Tottenham Hotspur, Erroma eta Benfica.
- 3. ontzia: Liverpool, Schalke, Lyon, Monako, CSKA Mosku, Ajax, PSV eta Valentzia.
- 4. ontzia: Viktoria Plzen, Brujas, Galatasaray, Inter Milan, Hoffenheim, Young Boys, AEK Atenas eta Izar Gorria.
Multzoen fasea
Irailak 18-19 (1. jardunaldia)
Urriak 2-3 (2. jardunaldia)
Urriak 23-24 (3. jardunaldia)
Azaroak 6-7 (4. jardunaldia)
Azaroak 27-28 (5. jardunaldia)
Abenduak 11-12 (6. jardunaldia)
Final-zortzirenak
Otsailak 12-13 eta 19-20 (joanekoak)
Martxoak 5-6 eta 12-13 (bueltakoak)
Final-laurdenak
Apirilak 9-10 (joanekoak)
Apirilak 16-17 (bueltakoak)
Finalerdiak
Apirilak 30, maiatzak 1 (joanekoak)
Maiatzak 7-8 (bueltakoak)
Finala
Ekainak 1 (Wanda Metropolitano futbol-zelaia)