Txapeldunen Liga
Champions League
Roma-Shakhtar, (2-3): Ukrainarrek kanporaketa bideratu dute
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Norgehiagoka bikaina eskaini digute bi taldeek Erromako Estadio Olinpikoan. Lucescuk zuzendutako taldea atera da garaile Ranieriren taldearen aurrean.
Lehen minutuetan berdintasuna izan zen nagusi, baina Roma izan zen lehen gola sartu zuena. Perrotak 1-0ekoa egin zuen 28. minutuan. Italiarrei ez zien pozak asko iraun, izan ere, minutu bat geroago Jadsonek 1-1ekoa sartu baitzuen. Gol honek asko animatu zuen talde ukrainarra eta 36. minutuan Shakhtarrek bigarren gola egin zuen. Douglas Costak gol ikusgarria sartu zuen markagailuan 2-1ekoa jartzeko. Lehen zatia bukatu orduko Rissek irrist egin zuen hegalean, Douglas Costak oparia aprobetxatu zuen eta pase dotorea eman zion Luiz Adrianori. Donestkeko aurrelariak ez zuen barkatu eta 1-3koa sartu zuen. 1-3ko horrekin joan ziren bi taldeak atsedenaldira.
Bigarren zatian Roma saiatu zen berdinketaren bila joaten. 61. minutuan Menezek 2-3koa sartu zuen eta itxaropena eman zion talde italiarrari. Itxaropenean baino ez zen geratu gauza. Partida 2-3ko emaitzarekin bukatu zen eta ukrainarrek abantaila polita dute Donetsken jokatu den itzulerako partidarako.
Fitxa teknikoa:
2 - Roma: Doni; Cassetti, Burdisso, Mexes, Riise (m.46 Castellini); Taddei, De Rossi, Perrotta; Menez, Totti, Vucinic (m.68 Borriello).
3 - Shakhtar: Pyatov; Srna, Chygrynskiy, Rakitskiy, Rat; Mkhitaryan, Hubschmann; Costa, Jadson (m.85 Teixeira), William, Luiz Adriano.
Golak:1-0, m.28 Perrotta; 1-1, m.29 Jadson; 1-2, m.36 Costa; 1-3 m.42 Luiz Adriano; 2-3, m. 61 Menez;
Epailea: Olegario Benquerenca (POR).