Txapeldunen Liga
'Erasoa', UEFAren ustez
Lau partidako zigorra ezarri dio UEFAk Gattusori
Erredakzioa
Joe Jordan Tottenhameko teknikariari aurre egin zion, lepotik hartu eta burukada emateko prest agertu zen.
UEFAK lau partidako zigorra ezarri dio Milango Gennaro Gattuso jokalariari. Tottenhamen aurkako Txapeldunen Ligako partidan Joe Jordan teknikariari aurre egin zion, lepotik hartu eta burukada emateko prest agertu zen.
Hasiera batean partida bateko zigorra jasoko zuela ematen zuen, baina azkenean ''eraso'' egin izan leporatu diote UEFAtik.