Txapeldunen Liga
Final-hamaseirenak
UEFA Europa League: Sevilla, txapelketatik at Portori 0-1 irabazita
Erredakzioa
Luis Fabianok sartu du partidako gol bakarra. Kanporaketa 2-2ko emaitzarekin bukatu da, baina portugaldarrek egin dute aurrera etexetik kanpo gol gehiago sartu izanagatik.
Sevilla UEFA Europa Leaguetik at geratu zen nahiz eta final-hamaseirenetako itzulerako partidan 0-1 irabazi zion FC Portori. Portugaldarrek 1-2 irabazi zuten joaneko partidan. Kanporaketaren guztizko emaitza 2-2koa izan arren Porto sailkatu da final-zortzirenetara etxetik kanpo gol gehiago sartu izanagatik.
Luis Fabianok sartu zuen partidako gol bakarra norgehiagokako 71. minutuan. 0-1ekoarekin Sevilla saiatu zen sailkapena emango ziokeen gola lortzen, baina ezin izan zuen.
FC Portok final-zortzirenetarako txartela eskuratu zuen eta CSKA Mosku izango du aurkari hurrengo kanporaketan. Errusiarrek Paok kanporatu zuten.
Fitxa teknikoa:
0 – FC Porto: Helton; Fucile, Rolando, Otamendi, Álvaro Pereira; Fernando, Joao Moutinho (Sapunaru, m.71), Belluschi; Varela (Maicon, m.86), Falcao (Guarin, m.71), Hulk.
1 - Sevilla: Javi Varas; Sergio Sanchez (Luis Fabiano, m.55), Fazio, Alexis, Fernando Navarro; Jesus Navas, Zokora (Medel, m.45), Rakitic, Perotti (Rodri, m.86); Kanoute eta Negredo.
Gola: 0-1, M.70: Luis Fabiano.
Epailea: Howard Webb (Ingalaterra).