Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak (joanekoa)
Champions League: Bayernek garaipena lortu eta Manchesterrek, berdindu
A.B.
Erredakzioa
Alemaniarrek 0-1 irabazi diote Internazionaleri Italian. Unitedek 0-0 berdindu du Olympique Marselleren aurka Velodrome estadioan.
Asteazken honetan Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko bi partida jokatu dira eta gol bakarra egon da.
Jardunaldiko partida azpimarragarriena Internazionale Milanok eta Bayern Munichek jokatu dutena izan da. Norgehiagoka bizia eta gol aukera ugarikoa ikusi ahal izan da Milanen. Bi taldeek izan dituzte gol aukerak, baina Bayernek joko maila hobea erakutsi du. Alemaniarrek azken minutuetan sartu dute partidako gol bakarra eta Mario gomez izan da golegile. Partida 0-1eko emaitzarekin amaitu da eta Bayernek abantaila hartu du Munichen jokatuko den itzulerako partidarako.
Beste norgehiagoka Velodrome estadioan jokatu da. Aurrez aurre Olympique Marselle eta Manchester United aritu dira. Frantziarrek arazoetan jarri dute talde ingelesa, baina norgehiagoka 0-0eko emaitzarekin bukatu da.