Txapeldunen Liga
UEFA
Txapeldunen Ligako finalean erabiliko den baloia aurkeztu dute
Erredakzioa
Wembleyn jokatuko da final handia maiatzaren 28an. 'Finale London' izena hartu du baloiak. Diseinu zuri-gorriak San Jorgeren gurutzea islatzen du. Izar laranja bat eta finaleko logoa ere badaramatza.
Baloiaren diseinu zuri-gorriak Saint Georgeren gurutzea islatzen du. Saint George da Ingalaterrako patroia. Izar laranja bat eta finaleko logoa ere eramango ditu baloiak. Finaleko logoan bi lehoi agertzen dira Championseko garaikurra eusten.
Txapeldunen Ligako finala Wembleyra itzuliko da 19 urte igaro ostean eta 90.000 zale espero dira partida zuzenean ikusteko. Londonek hartzen duen seigarren finala izango da aurtengoa. Bost final hartu dituen Paris (1956, 1975, 1981, 2000 eta 2006) eta lautan finala antolatu dituen Madril (1957, 1969, 1980 eta 2010) hirien gainetik da London.