Itxi

Txapeldunen Liga

Finalerdiak

Bayern vs Bartzelona eta Lyon vs Chelsea, Txapeldunen Ligako finalerdietan

eitb.eus

Irene Paredesen Paris Saint-Germainek ezin izan du Chelsearen aurkako kanporaketa gainditu, nahiz eta 2-1 menderatu duen etxean.

  • Synne Skinnes Hansen (LSK Kvinner) eta Kheira Hamraoui (Bartzelona). Artxiboko argazkia: EFE

    Synne Skinnes Hansen (LSK Kvinner) eta Kheira Hamraoui (Bartzelona). Artxiboko argazkia: EFE

Asteazken honetan, Emakumezkoen Txapeldunen Ligako final-laurdenetako bueltako norgehiagokak jokatu dira, eta honako hauek izan dira hurrengo faserako eskubidea bereganatu duten lau taldeak: Bartzelona, Bayern Munich, Chelsea eta Olympique Lyon.

Finalerdiei dagokienez, hauek izango dira aurrez aurrekoak: Bayern vs Bartzelona eta Lyon vs Chelsea. Joaneko partidak apirilaren 20an eta 21ean jokatuko dira, eta bueltakoak, apirilaren 27an eta 28an.

Finala maiatzaren 18an izango da, Hungariako hiriburuan, Budapesten.

Final-laurdenetako kanporaketen emaitzak:

Joanekoak:

Lyon 2-1 Wolfsburg
FC Bartzelona 3-0 LSK Kvinner
Slavia Praga 1-1 Bayern Munich
Chelsea 2-0 PSG

Bueltakoak:

Wolfsburg 2-4 Lyon
LSK Kvinner 0-1 Bartzelona
PSG F 2-1 Chelsea
Bayern Munich 5-1 Slavia Praga