Publizitatea
Itxi

2019/04/11

12:47

Txapeldunen Liga

Txapeldunen Liga

Estreinakoz gailendu da Bartzelona Old Trafforden

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Txapeldunen Ligako final-laurdenak abian dira jada, Bartzelonak Manchester Uniteden aurka irabazi eta Ajax eta Juventusek bana egin ostean, Cristiano Ronaldoren golarekin.

  • Bartzelona estreinakoz gailendu da Old Trafforren. Argazkia: EFE

    Bartzelona estreinakoz gailendu da Old Trafforren. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bartzelonak Manchester Uniteden aurka 1-0ekoa erdietsi du, bere historiako lehen garaipena lortuz Old Trafford zelaian, non jokatutako azken lau partidetan ez duten irabazi.

Bartzelonak Shaw jokalariak bere atean egindako golari esker aurreratu da lehen zatian, Leo Messik egindako erdiraketarik eta Luis Suarezek egindako erremateari esker.

Fitxa teknikoa:

1. Manchester United: De Gea; Young, Smalling, Lindelöf, Shaw, Dalot (Lingard, 74.min); McTominay, Fred, Pogba; Lukaku (Martial, 68.min) eta Rashford (Pereira, 85.min).


2. Bartzelona: Ter Stegen; Semedo, Pique, Lenglet, Jordi Alba; Sergio (Aleñá, 90+3), Rakitic, Arthur (Sergi Roberto, 66.min); Messi, Suarez eta Coutinho (Arturo Vidal, 65.min).

Golak: 0-1. 12.min, Shaw (pp).


Epailea: Gianluca Rocchi (ITA).

Bestalde, Ajax eta Juventusek bana egin dute. Batetik, Cristiano Ronaldok 45.minutuan egindako gola eta bestetik, David Neresek bigarren zatiaren hasieran egindakoa. Txapeldunen Ligako final-laurdenetan lehia ziurtatuta dago, kanporaketa guztiz irekita utziz.

Azken minutuak, joan eta etorri etengabe bat izan da, eta etxekoak aukera gehiago izan dituzten arren. Hurrengo hitzordua, apirilaren 16an, Turinen.

Fitxa teknikoa:

1. Ajax: Onana; Tagliafico, Blind, De Ligt, Veltman; De Jong, Schöne (74.min, Ekkelenkamp); Neres, Van de Beek, Ziyech; Tadic. Entrenatzailea: Erik ten Hag.

1. Juventus: Szczesny; Sandro, Rugani, Bonucci, Cancelo; Matuidi (73.min, Dybala), Pjanic, Betancur; Ronaldo, Mandzukic (60.min, Costa), Bernardeschi (92.min, Khedira). Entrenatzailea: Massimiliano Allegri.


Golak: 0-1, 45.m: Cristiano Ronaldo. 1-1, 46.min: David Neres.


Epailea: Carlos del Cerro Grande.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena