Itxi

Txapeldunen Liga

Champions League

UEFAk ez du Busquets zigortuko eta Wembleyko finala jokatu ahalko du

Erredakzioa

FC Bartzelonak jakinarazi du "UEFAk Real Madrilek aurkeztutako erreklamazioa gaitzetsi" duela. Beraz, erdilaria Manchester Uniteden aurka jokatzeko moduan egongo da.

FC Bartzelonako erdilaria den Sergio Busquetsek datorren maiatzaren 28an talde blaugranak eta Manchester Unitedek jokatuko duten Txapeldunen Ligako finala jokatu ahalko du UEFAk Marcelori zuzendutako irain arrazistengatik ez diolako zigorrik ezarri.

Hala jakinarazi du behintzat Bartzelonak honela zihoen ohar baten bitartez: "UEFAk Real Madrilek aurkeztutako erreklamazioa gaitzetsi du".

UEFAko Kontrol eta Disziplina Batzordeak ikerketa zabaldu zuen Busquetsek Marcelori ''tximino'' deitzen zion irudiak zeudelako. Real Madrilek kasua salatu zuen eta ondoren Bartzelonak alegazioak aurkeztu zituen. Bost partidako zigorra eskatzen zen Busquetsentzat irain arrazistengatik. Azkenean, UEFAk Bartzelonako jokalaria ez zigortzea erabaki du.